XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorputza berriro kontzientzi mailarantz abiatzen da, REM egoerara iritsi arte.

Fase honetan hasten dira REM mugimenduak (Rapid Eye Movements, begi-mugimendu azkarrak).

Ametsak ere fase honetan ematen dira.

Itxuraz fase hau basotozinak eragina da.

Frogatua izan da fase honetan basotozina-kopurua gehitu egiten dela.

Fase hauek errepikatu egiten dira.

Elektroentzefalogramari (EEG) begira, bost fase bereizten dira (ikus irudia).

1etik 4ra lo arinetik lo sakonenera doazen faseak dira.

5. fasea, ordea, LO PARADOXIKOA da (L.P.), hau da, REM fasea.

Hemen muskulu-tonua erabat desagertzen da, baina EEGn, elektrookulograman (EOG), eta elektromiograman (EMG) iharduera handia nabaritzen da.

- Gauaren hasieran, lo geldi sakona (L.G.S.) edo motela da nagusi (3. eta 4. faseak dira).

Hau lehenengo 2 edo 3 zikloetan gertatzen da.

Fase honetan, pertsona zeharo lo dago.

Esnatzeko bulkada edo estimulu gogorrak behar ditu.

- Gutxi gorabehera, 90 minutuero REM fase bat agertzen da.

Normalean, lehenengo REM fasea ez da 45 minutu baino lehen azaltzen.

Loaldia 8 ordukoa egingo bagenu, fase desberdinak honela sailkatu eta multzokatuko genituzke: Bigilia (begira)/1. fasea /2. fasea /LGS (3., 4. faseak)/REM fasea.

LGSren iraupena aurreko bigili egoeraren arabera dago.

Pertsona luzaroan egon bada esna, orduan eta LGS gehiago izango du.

Hori dela eta, zor zaion LP gauaren bukaeran errekuperatzen da (behar adina lo egin baldin badu) edota hurrengo gauean.

LGS ez dago ordu-kopuruaren baitan. LP, ordea, bai.

BARNERAKOIA Bere mundu propiora, bere barne-bizitzara jarria dagoena bereziki, kanpo-mundura edo mundu errealera jarria egon ordez.

BIGILIA, BEGIRA Esna dagoenaren egoera edo aldia.